XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artzaina hurbil dagoenean, Frankoer, bere zakuan, aieneka hasten da.

- Ni bai zoritxarrekoa! Zer egin ahal dut?.

Nor etorriko da ni laguntzera?.

Erregeak bere alabarekin ezkondu nahi nau.

Baina ni zaharra naiz eta printzesa gaztea.

Eta ni ez nago holako ezteietarako.

Nor etorriko da ni laguntzera.

Nor nire ordez geratu?.

Artzainak hori entzun eta esaten du: @- E, gizon ona! Nahi baduzu, ni jarriko naiz zure ordez.

- Mila esker, lagunori, Jainkoak bedeinkatuko zaitu.

Askatu zakua.

Zakua irekitzen da, Frankoer irteten da.

Artzaina jartzen da bere lekuan, lotzen du zakua, korapilo gogorrak egiten ditu, ahari taldea hartu eta badoa.

Goardiak tabernatik irteten dira eta zakua hartzen dute.

- Ene, lagunok! Benetan esan daiteke zaku hau arinagoa dela. Zurrutadak emandako indarra da.

Erregearen etxera heltzen dira eta honek dio: - Lotu harritzar bat zakuan eta bota urmahelera.

Handik hiru egunera Frankoer erregearen palazio aurretik pasatu zen bere hirurehun ahariekin.

Erregearen morroiak ikusten du, eta lasterka erregearengana joan eta esaten dio: - Maiestate, Maiestate! Frankoer ona palazio atetik pasatzen ari da. Begira! bere ahari taldearekin.

Erregea atera irten eta galdetzen dio Frankoer onari: - Non lortu dituzu horrenbeste ahari?.